Dolo (zuzenbidea)

Artikulu hau zuzenbide-terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolo».

Doloa[1] delitu bat edo zigorra merezi duen ekintza bat egitearen ezagutza eta borondatea da. Doloa, beraz, bi elementuz osatuta egongo litzateke: bata, ezagutza elementua, eta, bestea, borondatea, delitua egitearen borondatea. Zuzenbide zibilean, berriz, kontratu-adostasunaren akatsa: kontratugile batek, hitz edo azpijokoen bidez, beste kontratugilea bultzatzen du kontratua egitera; hitz edo azpijokorik izan ez balitz, kontratugileak ez zukeen kontratu hori egingo (Espainiako Kode Zibileko 1269. artikulua).[1]

Hitzak latinezko jatorria du: «dolus» hitz klasikoa latin arruntez «dolo» bilakatu zen. Manuel Larramendik, "dolo" ordezteko, bere hiztegian atzipe nafar-lapurtar hitza –"engainu" esan nahi duena, eta "atzipetu" aditzaren erro dena– erabili zuen, eta Euskaltzaindiaren Hiztegiak ere jasotzen du.[2][3][4]

  1. a b Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2007]
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  3. «atzipe - Hiztegia - EHHE» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  4. Azkarate, Miren; L. Basaguren, Alberto. (2019). Lege-hizkera euskaraz: begiratu bat historian zeharrekoari eta zenbait gogoeta XXI. mendekoaz. Euskal Herriko Unibertsitatea, 28 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search